martes, 4 de enero de 2011

Euskal Selekzioa - Venezuela

Urteberrion danoi!
Pixka bat berandu nabil baina bueno, urte berri hau San Mamesen jokatu zen partidaren kronikatxoarekin hasiko det.
Beti bezela goizian goizetik Bilbo aldera hurbildu ginan trenian. Lagunen artian litruak, banderak, abesti batzuk, porrotxo batzuk... anbiente politxa Bilbora bidian.
Heldu giñaneako ya danak erdi pozik Bilboko kaletatik abesten.
Litruak Arenalian bukau eta alde zarrera satu ginan, Somera eta Rondatik poteuan ibiltzeko.
Bertan, betiko anbiente alaia, kaleak eta tabernak jendez beteta eta ikurriña, presoen eta bestelako banderak alde guztietatik.
Arratsaldia iritsi zanerako danok poz-pozik(edo mozkortuta) ESAITek antolatutako manifara, Ofizialtasunaren aldekua, San Mamesera iritsi arte.
Barruan 90 minutuak gure selekzioa animatzen; bengalak petau, banderolak, abestiak...
Partidua oso ona izan zan, galtzen hasi baina azkenean 3-1 gure alde. Gurpegi, Labaka eta Muniainen golei esker.
Orokorrian partida ona eta egun hobiaua.
Ia hurrengo urtian ere beste horrelakoren bat dakagun.





OFIZIALTASUNA ORAIN!