viernes, 21 de diciembre de 2012

Against Modern Football

Atzo Anoetan berriro ere herri zikin hontako txakurren antzerki tamalgarria jasan behar izan genuen.
Neurrigabeko katxeoak, bortxakeria, amenazak... eta showari gindatxoa jartzeko gurekin egun guztian egon ziren Sevillako lagunak zelaitik kaleratu zituzten.
Partidua zutik ikusten ari zirelako!!!!!
Honek zer esan nahi du, antibiolentziako komisioak expediente bat ireki diela Biris Norteko 10 kideri eta 3.000 eurorainoko isun eskaria jasoko dutela.

Hauen helburua??? Benetako futbol zaleak zelaietatik kanpo uztea, futbol partiduak zirko bat bilakatzea eta azken finean futbolak daukan xarma eta giroarekin bukatzea.


Jakin badakite jendea ez dela isilik geldituko eta ez dugula hain errez amore emango.
Futbola zaletuona da eta ez 4 dirudun zikinena.

Hemendik animoak Biris Norteko laguneri eta honelako muntai eta show polizialengatik isunduta dauden guztiei.

Ezingo dute gurekin akabatu.



martes, 18 de diciembre de 2012

Juez juzgado

Igandian telebistan azaldu izanari buruzko pare bat iritzi artikulu gaurko Gara-n.

Tiene cojones que se autoproclame "izquierdista" y que diga que las medidas que tomaron contra él tienen motivación política.

Lur azpian balego hobe.


http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121218/378414/es/Victima-su-justicia

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121218/378403/es/Ex-juez

jueves, 13 de diciembre de 2012

MobiLIPDUBizazioa!

Abenduak 6an Durangoko kaleetan egindako lipdub-a, Herriraren eskutik.

Ederra bideoa eta ederra demostrazioa.

Herri bat egingo dugu kartzelarik gabekoa!

U12 Bilbora!


sábado, 8 de diciembre de 2012

Aitor Zabaleta Beti Gogoan!


1998/12/08 - 2012/12/08

Aitor Zabaleta, Real Sociedad talde donostiarraren jarraitzaile ohia, orain hamalau urte Atletico Madrileko ultra neo-nazien eskutik erahila.

Beti egongo zara errealzale eta euskal hintxen oroimenetan. 

FAXISTAK KANPORA!





viernes, 7 de diciembre de 2012

Saints&Sinners

Pragatik doinu berriak datoz oraingo hontan.
Saints&Sinners talde berria gogor zapaltzen dator, "Skinhead Times" lanarekin.
"Voice of the Streets" singlea kaleratu zuten aurrerapen bezela eta orain gutxi atera da hauen lan osoa LP formatoan.
Sucker(Oxymoron) eta Jenny Woo-ren kolaborazioak jaso dituzte pare bat abestitan.
Asko gustatu zaiten taldea eta kontuan edukitzekoa hemendik aurrera.
Eta diska gomendagarria, entzun ezazue!

Skinhead for life kantarekin uzten zaituztet. Sucker-en kolaborazioak barne.
Gozatu!


Oi!

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Bukaneros

Gaurkoan Bukaneros Rayo Vallecano futbol taldearen hintxa antifaxistei leku bat egingo diet blogean.
Egun zailak pasatzen ari diren arren, beti tinko azaltzen den taldea. Gaur egungo futbolaren aurkako talde aktiboa eta antifaxismoa goitik behera jazten duen taldea. 
Orain urtebete Espainiako Ligako historian ikusi den multarik handiena ezarri zieten Bukaneroseko kideei. 132 kide 6.000€rekin zigortu zituzten. 
Baita orain gutxi, taldeko kide bat atxilotu Azaroko greba eguneko istiluak leporatuta.

Beraz hemendik animoak Vallekaseko taldearentzat eta borrokan jarrai dezatela!

A.C.A.B.






lunes, 3 de diciembre de 2012

Euskaraz bizi nahi dut

Egun batzuk hamendik pasa gabe.
Gaur Abenduak 3 Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen danez nere aportazio txikia urtez urte ta mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza liluragarriari. Herri hau nortasunez betetzen duen hizkuntzari. Ezin liteke Euskal Herri bat euskerarik gabe.

Zorionak euskaldun guztioi.